Kerman Villateren familiak ukatu egin du udalak barne ikerketarik egin izana Mitikan zer gertatu zen argitzeko
Kerman Villateren familiak adierazi du Gasteizko Udalak ez zuela Mitikan gertatutakoa argitzeko barne ikerketa integralik egin. BERRIAk jaso duenez, aipatutako espedientea udaltzain baten jardunari eta atestatu baten filtrazioari buruzkoa izan zen, ez aurretiko abisuei, erasoei edo udalaren erantzunari buruzkoa.